2012/09/03

Irailak 8 ko Emaneurre egitaraua




Ekintzaz beteriko asteburua antolatu dute Emaneurre ko lagunak.
Lehengo urtean bezala, aurten ere herri kirolak izango dira Ordiziako plaza nagusian.
Aurten berriz, egun osoko egitaraua ekarriko digutelarik.
Goizeko 10:30etan  koadrilen arteko herri kirolak izango ditugu eta honi guztiari jarraipena emateko 15:00etan bazkaria izango da herriko pilotaleku txikian,Fermin Balentzia abeslariak alaituko duelarik bazkal ostea.

Lodosako Ibaialde ikastolaren alde!

Bazkariaren salneurria  10€ takoa bada, esan beharra dago sarrera bakoitzeko 2€ Lodosako Ibailde ikastolari emango zaizkiola diru laguntza moduan. Beraz bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Sarrerak  Sugaar, Orlegi, Urdin, Herriko eta Pottokan izango dira salgai!!


Animatu eta parte hartu!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario