2012/10/31

Gazte Asanbladako prentsa oharra


Udalak prentsa oharrean  aipatu duen bezela, ekainaren bukaeran, gaztetxeko eraikinaren egoera okerrera zihoala ikusirik, arkitekto batzuekin jarri ginen harr
anetan, hirurekin zehazki. Hauek egoera oso txarra zela esan ziguten eta hau jakin bezain laster udalarekin kontaktuan jarri ginen.
Abuztu hasieran, udalak, enpresa baten bitartez, eraikinaren azterketa sakonagoa egin zuenean, egoera txarra zela berretsi zuten emaitzek. Dena den, eraikinak bere horretan arriskurik ez duela esan beharra daukagu, aitzitik, arriskua eraikina erabiltzeak duela. Horregatik, oraingoz gaztetxea bertan mantentzea eskatzen dugu, izan ere, gu geure aldetik aukera ezberdinak aztertzen ari gara, gure ametsa betiko gaztetxea mantentzea baita.
Iragana ahaztu ezinik gauden arren, orain ilusioz beterik gaude erronka berri bati aurre egiteko. Berria jaso genuen momentutik, abuztu erdialdetik, gazte asanbladako kideok, kide ohiak, zein hurbildu ziren beste hainbat herritar biltzen hasi ginen. Gainera, alkatearekin harremanetan egon gara eta udalaren babesa eta lBaguntza izan dugu uneoro. Horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu udalari, eskainitako laguntza eta konfiantzagatik. Jakin badakigu, laguntza hau ez datorrela ezerezetik, seguru aski, urte hauetan zehar egindako lanaren ondorio izango da. Izan ere herriari bizia eman diogu, gazteok antolatu eta gure kabuz lan egiteko gai garela erakutsi dugu, ekintza alternatiboak antolatu ditugu; dokumental eta pelikula emanaldiak, askotariko tailerrak, haur jolasak, bazkari herrikoiak, jaialdiak, kontzertuak, eta beste zerrenda luze bat. Eta gainera, gaztetxeak, herritarrok elkartu eta gure arazo zein kezkez eztabaidatzeko aukera ematen digu.
Horretaz kontziente izanik eta egoera berriari egokitu nahian, abuztutik hona hainbat eta hainbat bilera, eztabaida, talde-dinamika eta abarren bitartez, gazte asanblada eta gaztetxeaz hausnartzen aritu gara. Jada zenbait erabaki hartu ditugu eta esan bezala, gaztetxe berriak Miilagrosan irekiko ditu bere ateak.
Bukatzeko, herritar guztiak gonbidatzen zaituztegu gaztetxera hurbiltzera, gazte asanbladan parte-hartzera, bertan zuen hazia eraitera edota ekintza puntualen bat antolatzera. Jakin  ezazue gaztetxea herritar guztiona dela, izan gazte haur edo heldu. Herritik eta herriarentzat sortutako gaztetxe bat nahi dugu, eta horretarako, zuen guztion parte-hartzea ezinbestekoa zaigu. Beraz, besterik gabe, animatu eta hurbildu zaitezte, Gaztetxeak zuek guztiok behar zaituzte eta!! 
Gaztetxearen berriak jaso edo informazioa nahi baduzu http://ordiziakogazteasanblada.blogspot.com.


HERRI BAT, GAZTETXE BAT!! GORA ORDIZIAKO GAZTETXEA ETA GAZTE ASANBLADA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario