2012/11/19

BADATOR DANTZA ZATI BAT ORDIZIARA!!!


ZER DA DANTZA ZATI BAT?
“Dantza zati bat” Idiazabalgo “Nazioen mundua” autodeterminazioaren aldeko herri mugimendutik sortutako ekimen berri bat da. “Gazta zati bat” dokumentalaren arrakasteren ondotik, dokumentaleko soinu bandako abesti bat hartu eta koreografia bat egitean datza. Hainbat herritan egin dute jada “Dantza zati bat” grabaketa, besteen artean, Orio, Lesaka, Markina, Irurita..baita Argentina ere!
Honenbestez, ordiziarrok ere bat egin nahi dugu ekimen honekin eta dantza pauso oso errazak eginez, ea herria dantzan jartzen dugun!!
NOIZ?
o AZAROAK 16 OSTIRALA: DANTZA IKASTEKO ENTSEGU IREKIA ARRATSALDEKO 19:00ETAN HERRIKO PLAZAN.
o AZAROAK 17 LARUNBATA: GRABAKETA ENTSEGUA ARRATSALDEKO 17:00ETAN HERRIKO PLAZAN.
o AZAROAK 24 LARUNBATA: GRABAKETA OFIZIALA ARRATSALDEKO 17:00ETAN HERRIKO PLAZAN. Ondoren: trikipoteoa eta afaria (10€an Pottoka eta Herriko tabernetan tiketak salgai)

No hay comentarios:

Publicar un comentario