2012/12/03

Utzi gazteria eta Gaztetxeak bakean!!


Aurreko ostiralean, azaroak 30, Zipayoak azaldu ziren Ordiziako Gaztetxe berrian. Barrura ez sartu harren, Gaztetxetik atera ziren hainbat gazte asanbladako kide identifikatu zituzten, baita bertatik igaro ziren hainbat herritar ere. Errepresioaren aurka eta Ester Quintana kataluniarrarekiko elkartasuna adierazten zuen pankarta bat kentzeko aitzakiarekin hainbat patruila gerturatu ziren eta gaztetxeko hamabi kide katxeatu zituzten (batzuk adin gabekoak). Mehatxu eta irainen artean pankartaren arduraduna zien zen galdetu zuten eta norbaitek ordainduko zuela zioten. Nazkatuta gaude honelako errepresioaz. Ez dugu bat gehiago onartuko! Utzi gazteria eta Gaztetxeak bakean!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario