2012/12/04

HAN, HOR EDO HEMEN BAINA GAZTETXEA AURTEN!


Lekeitioko Gazte Asanbladak duela askotik GAZTETXE baten behar eta nahia aldarrikatzen dihardute herriko kaleetan. Herriko gazteen arazoen inguruan egindako diagnostikoan argi azaltzen baitzen euren  arazo desberdinei aurre egiteko tresna ederra izango litzatekeela GAZTETXE bat.
Borroka horretan buru belarri sartu ostean eta herriko gune desberdinak aztertu ostean udalarekin hitz egitera jesarri ziren. Gazte Asanbladekoen  nahia argia da; leku bat behar dugu gazteok. Leku aske eta autogestionatu bat. GAZTETXE bat.
Hilabete luzeetako negoziaketen ostean leku bat aurkitu zien udalak. Dena den, lekuaren zailtasunak zirela medio, oraindik gazteak kalean jarraitzen dute. Horregatik leku baten aldarrikapenean aurrera jarraitzea erabaki dute.
Mezua argia; HAN, HOR EDO HEMEN BAINA GAZTETXEA AURTEN!

Hori dela eta, Abenduaren 22an burutuko den  manifestaziorako deia luzatzen digute, beraz Abenduak 22an DENOK LEKEITIORA!!!!
HERRI BAT GAZTETXE BAT!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario